Izen artistikoa:

Pello Añorga

 

Taldeka edo bakarka

Bakarka, batik bat.

Baina kontatu egin izan dut musika taldeen laguntzarekin, marrazkilariekin, itzultzaileekin...

 

Hizkuntza:

Euskaraz 

 

Norentzat kontatzen:

Haur txikientzat, gaztetxoentzat, nerabeentzat eta helduentzat.

Azken urte hauetan, batik bat, haurrentzat ari naiz kontatzen; helduei, berriz, formakuntza eskaintzen: gurasoei, irakasleei, begiraleei...

 

Zer kontatzen:

Kontu zaharrak eta gaur egungo kontu berriak sartzen ditut nire kontaldietan, eusgarri ezberdinak erabiltzen ditudala, momentuaren eta giroaren arabera.

Baliagarri gisa, garrantzi handia ematen diot inprobisazioari, eta, nola ez, erritoari, isiltasunari, poesiari, jolasari, kantari, dantzari... eta hizkuntza erregistro ezberdinei.

 

Non kontatzen:

Espazio bilduetan, isiltasunean: liburutegietan, ikastetxeetan, Kultur etxeetan, museoetan, ospitaletan...

 

ESKAINTZAK 2022

• ALBUMAK KONTATZEN HAURRENTZAT ETA GURASOENTZAT.

TIPITAKI-TAPATAKI NIK BADAKIT

BELDURRAK UXATZEKO IPUINAK

MARRIPUINAK, JOKIN MITXELENA ILUSTRATZAILEAREKIN BATERA

PELLO AÑORGAK IDATZITAKO HAINBAT LIBURUREN KONTAKETA