EDUARDO CHILLIDA (Eskulturgilea)
No se trata sino de buscar el lugar desde el que hay que ver. (Kierkegaard filosofoaren esaldia berea egiten omen zuenTxillidak)
DANIEL INNERARITY (Filosofia Politikoko katedraduna, idazlea)
Gailuak, gure datuak baliaturik ere, horien araberako gure gogo eta zaletasunak identifikaturik ere, iraganean oinarriturik ari direla baieztatu zuen Innerarityk: "Gailuak darabiltzan datuak iraganekoak direnez, gure eredua aurretiaz dago definiturik. Iragarpen algoritmoaren ustea da gure etorkizuneko jokabidea iraganean izan dugun jokabide bera izango dela, edo hari jarraikiko zaiola, bederen. Eta hori asko uste izatea da. Egia izan liteke kasuen % 90an, baina ez guztietan, ez beti: gure bizitzetan bada hausturarik, edo izan liteke. Gerta liteke erabakitzea erretzeari uztea, edo autoa baztertzea, edo txiste matxistak txalotzeari "nahikoa da" esatea. Eta iragarpen-algoritmoak haustura horiek erregistratzeko zailtasun handiak ditu. Politikaz eta demokraziaz ari, politikaz gauzen egoera aldatzea, eraldatzea, du helburuetarik bat: batean da iraultza; bestean da erreforma, beti da aldaketa eta krisiak gestionatzea... eta dimentsio berrizale horiek arrotz zaizkio sistematikoki kontserbadore den algoritmo sistemari", iraganeko datuetan erroturik dagoelako. Jon Arizkun. "Adimen artifizial IVAPen etorkizuna orain". ADMINISTRAZIOA EUSKARAZ. 122. 2023ko urria
CHRISTOF KOCH (Neurozientzilaria)
-¿La inteligencia artificial acabará desarrollando una consciencia? ¿Sabrán lo que hacen?.
-No. Las máquinas crearán obras de arte, nos superarán en muchas cosas. Pero eso no tiene nada que ver con la consciencia. Ser consciente significa que sientes que eres tú.
-¿Un programa informático solo simula que es consciente?
-Exacto, las máquinas pueden asegurar que sienten, que tienen intenciones propias. !Pregúntale a Alexa y verá! Pero lo hacen porque han aprendido a decirlo, no porque realmente sienten........les falta la fuerza causal para ello, para sentir algo de verdad..
-¿Si pudiera establecerse un número suficiente de conexiones, en teoría podría crearse un sistema con consciencia?
-...Todo esto son funciones; la consciencia no es una función, va de ser, de sentir. Nuestros aparatos no están hechos para eso.
-¿Podemos estar seguros de que, mientras no den señales de ser conscientes, los ordenadores no nos desearán ningún mal, no decidirán exterminar a la humanidad?
-Un sistema sin consciencia no puede buscar el mal porque no tiene intenciones propias y porque no quiere nada para sín mismo. Ahora, el asteroide que exterminó a los dinosaurios hace 65 millones de años tampoco lo deseaba ningún mal. Y, sin embargo, los exterminó.
Carlos Manuel Sanchez. "El científico que ha encontrado la llave de la consciencia". XL SEMANAL. 1875. 1-7 octubre de 2023)
MARIA JOSE LLERGO (Abeslaria)
-Publicó Sanación en enero de 2020, se iba de gira y de pronto: la pandemia. ¿Cómo le afectó?
-Yo acababa de sacarme el pasaporte para ir a Nueva York y, de pronto, todo se vino abajo. Me dolió cancelarlo, pero la vida no nos da lo que queremos en cada momento; nos da lo que necesitamos. Y todo aquel sufrimiento le dio un contexto y un sentido más grande al disco... De repente no solo yo necesitaba sanacion, !La necesitatábamos todos!
...el arte, interpretar canciones, es el fin, no un medio para alcanzar fama y dinero.
"Fernando Goiti. "Tengo el superpoder de transformar el dolor en belleza". XL SEMANAL. 1875. 1-7 octubre de 2023.
ROSA MORO (Kazetaria eta idazlea)
Afrikarrek urteak daramatzate gu aztertzen, ikusten zer-nolako kultura erasokorra dugun. Momenturen batean yuruguru gisa definitu gaituzte; izaki mitologiko bat da: ez da gaiztoa baina ez dago osorik, eta puskatu egiten du ukitzen duen guztia. Jakes Goikoetxea. "Ez dugu gehiago jakin nahi Afrikaz". BERRIA. 2023ko urriaren 7a.
MARI LUZ ESTEBAN (Idazlea)
Euskaldun izatea asko aztertu da hizkuntzatik edo lurraldetasunetik, baina gutxi hitz egin da euskalduntasunaren gorputzaz. Hor asko dago berreskuratzeko. Itziar Ugarte. "Itsustasunean dago gure memoria". BERRIA. 2023ko urriaren 22a)
OSKAR ALEGRIA (Zinemagilea)
Iiltasuna da filmaren lengoaia. Festibaletara joaten naizenean lana aurkeztera, emanaldiaren aurretik ez dut egiten soinu probarik; isiltasun probak egiten ditut. (Uxue Rey, "Film hau zauritua dago". Zinzindurrunkarratz. BERRIA, 2023ko urriaren 26a).
AMADOR FERNANDEZ-SAVATER (ikertzailea)
Guretzat, arreta, kontzentrazioa baino gehiago, presente egoteko modu bat da. (Andoni Imaz. "Arreta ez da kontzentrazioa: presente egotea da". BERRIA, 2023ko martxoak 4).
ESTIBALIZ URRESOLA (Zine-zuzendaria)
La mirada nos construye. No solo cómo nos miramos nosotros, cómo y qué miramos, sino cómo somos mirados". Begoña del Teso. Estibaliz Urresola. "20.000 especies de abejas" filmaren zuzendaria. Diario Vasco. 2023ko otsailak 23).
JUAN JOSE ARREOLA (idazlea)
Estabas a ras de la tierra y no te ví. Tuve que cavar hasta el fondo de mí para encontrarte. ( Por favor sea breve. Antología de relatos hiperbreves. Edicion de Clara Obligado. Agrafa musulmana en papiro de OXYRRINCO. 161 or. 2001).
IÑIGO MARTINEZ PEÑA (Filosofoa)
Bada orduan, munduarekiko bestelako harreman posible bat? Horixe da Hartmunt Rosa pentsalariak proposatutako bidea Eskuraezina deiturko saiakera ederrean. Bertan, mundua erabat menderatu beharrean, munduarekiko "erresonantzia" berreskuratzea aldarrikatzen du. Zertan datza hori? Elkarrizketa ireki batean: hunkitzen nauen eta sentiarazten didan elkarrizketa batean. Liburu bat, kantu bat, pertsona bat, paisaia bat, egur zati bat... esanguratsua egiten zaidanean gertatzen den elkarrizketa litzateke... Eresonantzia izateko, eskuraezina ere badela gogoratu behar dugu, zaurgarritasuna sentitu, munduaren eta gure artean dagoen irekiera tapatu gabe mantendu.... (Iñigo Martinez. Mundua eta gu. BERRIA, 2023ko otsailak 8).
MIREN ASIAIN (Ilustratzailea)
Irudiak unibertsalak direla uste dut. Askotan esan didate ekialdeko kutsua dutela nire irudiek. Uste dut espazioaren trataeragatik dela: espazioari pertsonaiei baino garrantzia handiagoa ematen diedalako. (Iker Tubia. Miren Asiain ilustratzailea: Ilustratzea ez da zerbait apaintzea. BERRIA: 2022eko abenduaren 15a)
MARIA PTQK (Ikerlaria, sortzailea, sustatzailea kulturala...)
Azkuna zentroan Zientzia frikzioa, bizitza espezie lagunen artean deritzan erakusketaren zuzendaria da Maria Ptqk. Bi autore hauen lan zientifikoan oinarrituta dago: Lynn Margulis (mikrobiologoa, Gaiaren Teoriaren egileetako bat) eta Donna Harawayren (biologoa, Zientziaren filosofoa, Cyborg manifestuaren egilea: espezieak kideak dia haien artean).
-Zein da erakusketaren helburua? Antropozentrismotik, hau da, gizakia erdigune izatetik, biozentrismorako trantsizio mentala izatea. Gizakiak erdigune izateari utzi eta biziaren zentraltasunera eraman behar dugu gure begirada, uler dezagun ezin dugula ezein organismo bakarka ulertu eta beste guztiekin alderatu.. Ekosistemaren zati gara. Gainera, batzuk besteetan integratuta daude. Espezieak ez daude superposizioan. (Naroa Torralba. Gizakia anekdota bat da eboluzioan. Berria. 2022eko abenduaren 7a.
MADDI ALZUGARAI (Fisioterapeuta)
Alloa orain dela hilabete eskas aurkeztu zuen Alzugaraik, baina aurretik erabili izan du bere pazienteekin, eta emaitza oso positiboak izan ditu, dionez. "Emakume askok ez daukate harreman oso osasuntsua euren genitalekin, hizkuntza oso zorrotza eduki dutelako, edo agian bizirik irauteagatik deskonektatu egin dutelako parte horretatik"....Askok ez dute nahi ezta ispilu bat jartzea ere euren aluaren aurrean, ez dute ikusi nahi, super itsusia iruditzen zaielako".
Eta hain justu, harreman traumatikoa duten horiekin izan da Alloa eraginkorren, Alzugarairen esanetan, bitartekari gisa funtzionatu baitu. "Konexioaren lehengo urratsa izan daiteke: berriro aurkeztea bulba eta bagina...pazienteak bere sexualitatearen "boterea" berreskuratzeko. (Amaia Igartua. Alua: baztertua sarritan, agerian orain. Berria. Bizigiro, 2022ko abenduaren 14a).
BRUNO LATOUR (filosofoa, soziologoa, eta antropologoa)
Bruno Latour filosofo, soziologo eta antropologo frantsesa, hil berria da. Hona elkarrizketa interesgarri batzuk:
https://www.laciviltacattolica.es/2022/05/27/el-grito-de-la-tierra-entrevista-a-bruno-latour/
...el texto más avanzado sobre la cuestión del vínculo geo-social entre pobreza y ecología es la encíclica Laudato si' escrita por el Papa Francisco en 2015. Decir que el grito de la Tierra y el de los pobres son uno y el mismo es uno de los acontecimientos intelectuales fundamentales de la época. (https://www.climaterra.org/post/bruno-latour-hay-un-conflicto-entre-los-extractores-y-los-reparadores).
...es hora de deshacernos de la cuestión de la creencia y preguntar otra: ¿qué es la encarnación? ¿Dónde juegas y con quién? En este punto, el cristianismo tiene cosas que decir. Cuando mi hermana mayor fue a rezar entre los indios Tapirape en el Amazonas de la década de 1950, es obvio que ella iría a la Tierra. No había absolutamente nada que se pudiera escapar. Al contrario, fue una encarnación increíble. (https://www.hbaecurriculum.com/bruno-latour-tenemos-que-saber-lo-que-nos-importa/).
MADDI ETXEBERRIA (Nutrizionista)
Erabat gorputzari begira bizi gara, baina gorputza entzun gabe. (Maddi Etxeberria dietista nutrizionistari elkarrizketa. 2022ko irailak 3. Amagoia Mujika).
MARTIN ARTIACH, "MATTIN". (Musikaria)
Artistaren ustezko askatasunaren eta gizartean nagusi den askatasun faltaren arte talka da disonantzia kognitiboa. Leon Fertinger-ek proposatu zuen kontzeptu hori, eta deskribatzen du esaten duenaren eta egiten duenaren arteko aurkotasunean bizi den pertsonak bizi duena... Nik deitzen diot disonatzia soziala...
...Publikoa instrumentu bilakatzea. Esaldi horrek laburbiltzen du nire azken aldiko jarduna...musika instrumentuak kendu, eta publikoa instrumentu modura erabiltzea, zertarako, eta, hain justu, nola instrumentalizatuta gauden ikusteko. Disonantzia sozialak eragiten duen zarata beti dago hor... (Martin Artiach, "Mattin". Askatasun falta esploratzen dute nire partiturek. Berria, 2022ko abuztuaren 28a)
BEÑAT IRASUEGI (Kooperatibista Talaios kooperatiba)
Beste lan testuinguru batek emango ez lidakeen askatasun eremu bat eman dit kooperatibak: oparoago bizi naiz diru gutxiagorekin, kooperatiba eta sare baten parte naizelako, behar gutxiago ditudalako eta behar horietako asko dirurik gabe ase ditzakedalako. (Udako seriea. Utopiarantz. Lana eta ekonomia. Mirene Begiristain eta Beñat Irasuegi. Totemak eraitsi egunerokotik. Berria. 2022eko abuztuaren 21a).
SANTIAGO BERUETE (filosofoa)
...tenemos que avanzar en esta cultura planetaria y aprender de los animales y las plantas, que estaban aquí mucho antes que nosotros; tenemos que dejar de verlos como carne y bienes, y empezar a pensar que son otros de los habitantes planetarios.
...el antropocentrismo nos hace creer que somos los protagonistas de la historia natural, pero la realidad es que somos unos recién llegados al escenario de la vida.
(Santiago Beruete filosofo eta antropologiari elkarrizketa. La parte femenina de los hombres hay que realzarla y ponerla en primer lugar. Diario Vasco. 26.06.22)
IÑIGO MATINEZ (filosofoa)
Digitalizazioaren menpe bizi gara: digituei egiten zaie hor erreferentzia, zenbakiei. Gizarte digitalak dena informazio bilakatu nahi du, eta hor dago big data famatua: horrentzat, objektuak ere zifrak dira: smartkoltxoiak, smartkomunak, smartbainujantziak... Gure eguneroko bizitza datuetara itzuli nahi dute, mugimendu oro, gero horiek ustiatu ahal izateko. Badira bazterturik dauden beste balio batzuk: balio anitzen ideia zabaldu behar dugu. Badaude balio etikoak: ongia, justizia; balio epistemikoak: egia, objektibotasuna; balio estetikoak: edertasuna; balio emozionalak: alabak ez ditu zapata zaharrak bota nahi, kariño berezia dielako; balio existentzialak: solasaldi bat, paseo bat. Horien balioa handia da, baina ezin ditugu zenbakietara murriztu.
...inportantzia da elkarrekin galdetzeko tarteak topatzea.
Dirua: Moneyteismoa, egungo Jainkoa. Ateagoak posible ote da?
Byung-Chul Han: iradokitzailea, eta gero eta espiritualagoa. Espiritu hitzak bat egiten du Spirare-rekin (putz egin) latinez. Eta hortik respirare, arnasa hartzea. Alde horretatik,, gustatzen zait espiritualtasuna. Ez du erlijioetara makurtu egon beharrik; inspirazio poetiko bat da. Eta poesia arnasa handia da.
Giles Lipovetsky: Hipermordernitate kontzeptua proposatzen duena. (Gorka Erostarbe. Zifren eta datuen inperialismoaren menpe bizi gara. BERRIA, 2021eko abenduaren 5a).
PATXI SAEZ BELOKI (soziolinguista, Euskaltzaidiko partaidea)
Aitaren etxea behar dugu, nahitaez. Baina, gure izatasaunari eusteko, atzerago egin behar dugu, aurrera egiteko...Amaren Sua berpiztu behar dugu. Amaren sua!....Amaren sua, Aitaren Etxearen baitan, erdigunean kokatuta dago. Amaren Suak argitasuna eta berotasuna ematen dio Aitaren Etxeari. Amaren Suak elkartzen ditu etxekoak. Amaren Sua da etxekoen elkargune eta harreman lokarri. Etxekoak Amaren Suaren jiran, sutondoan, elkartzen dira eta su horrek berotzen ditu kanpo eta barru, izan ere, su horretan ontzen dituzten elikagaiekin elikatzen dira, gorputz eta arima. Amaren Surik gabeko Aitaren Etxea berotasunik eta argirik gabeko teilape ilun batean dauden lau horma hitz, huts eta hits besterik ez dituen herri galdua da, izan nahi duena eta izaterik ez duena. (Patxi Saez. Amaren sua. El Diario Vasco. 2021eko abenduaren 3a.
AMAIA ZUBIRIA (Kantaria)
...Kantu berri batek urteak behar ditu borobila izatera heltzeko; horretara inoiz heltzen bada, behintzat. Kantu zaharrak, berriz, eginak daude, ibili-ibiliak. (Anjel Elustondo. Amaia Zubiriari elkarrizketa. Oholtzan, zutik, hilko nahiko nuke, botak jantzita. Administrazioa euskeraz, 114. 2021.
TAO-TE KING (liburua)
Si un gran estado se debilita, como esos huecos donde confluyen las aguas, todo el mundo vendrá a él. Será como la hembra universal...
"Y vendrá el macho porque ya no quiere subir cimas, sino bajar profundidades, hasta perderse y entregarse, porque sabe escuchar desde lo bajo lo alto". LAO-TZU. Tao-TE-KIng. LXI kapitulua. Obelisco ediciones. 1990
LEIRE BILBAO (Idazlea: Ama izatearen esperientziaz)
. . . Ni ama baten alaba naiz, eta dena jaso dut ama horrengandik; gehiago jaso dut eman dudana baino, neurekoiki. Baina nire seme-alabekin, alderantziz: badakit guztiz eman egin behar dudala, bazka nazatela; zerbait instintiboa da . . . /"Zure jaiotzak zuhaitz bat merezi zuen./Ez naiz aizkoraren beldur". Badakit erauzi egingo dudala, eta onartu eta men egiten du; hori da, azken finean, katebegiaren destinoa. Eta horrek badauka zerikusirik bazkatze horrekin. . . . Ama egiten zarenean, ezagutzen ez zenituen bide berriak sortzen dira gorputzean, ibiliagoa, maiztuagoa bihurtzen da; ez zatarragoa, ezta itsusiagoa ere. Gorputzean idatzi egiten da: umea azal bigun garbiarekin jaiotzen da eta zilbor hestea moztean O bat marrazten diote; hori da gorputzean egiten dioten lehen letra. (Amaia Igartua. Leire Bilbaori elkarrizketa. "Ama egin ondoren, beste hizkuntza bat erabiltzen da, ordura arte ez erabilia". Berria, 2021eko otsailaren 9a).
TXEMA PITARKE. GRAFENOARI BURUZ (Euskal fisikaria)
Grafenoa da isolatu zen bi dimentsioko lehen materiala. Karbono atomoak dira, hexagonoetan ordenatuta. . . Grafenoak badu potentziala paradigma aldaketa eragiteko, elektronikoan agian, baina hori epe laburrean ez da gertatuko. . . Material bakarrean era guztietako propietateak biltzen dira, eta guztietan da onena: gogortasuna, malgutasuna, arintasuna, irazgaitasuna, mugikortasun elektrikoa, eroankortasun ona du, oso gardena da . . . (Goikoetxea, Jakes. Txema Pitarkeri elkarrizketa. Berria Nano medikuntza indartu beharko genuke, agian. Berria 2021eko apirilaren 23a).
KIRMEN URIBE. POESIAZ. (Idazlea)
Ameriketako Estatu Batuetako poesia bi lerrotan banatuko bagenu, Walt Witmanen olerki bital eta epikoak alde batetik (eta Dylan hor dago), eta bestea, Wallace Stevensem bilaketaren poesia, bigarrean adarrean legoke Gluck, Elizabeth Bishop, Mark Strand eta Anne Carson berarekin batera. "Gardena azalean, arrea sakonean". Berria. 2020eko urriaren 9a.
SANTIAGO YANIZ ARGAZKILARIA. IKUSMENAI BURUZ
"Ikusmena tresna bat da, baina ikusmenaren arima begirada da". (Uxue Gutierrez. Zentzumenak III. Ikusmena. "Munduari begiratzeko manerak". Berria. 2019).
GIACOMETTI ESKULTOREA
"Pertsonak ezin dira bere osotasunean ikusi harik eta urrundu eta txiki-txiki bihurtzen diren arte". (Gugengeim museoan aurkitutako aipua. 2019)
LOUISE CLUCK-en POEMA BAT.
"Badakizu zergatik diren zoriontsuak? Haurra/daramatelako. Eta badakizu zergatik joan daitezkeen/oinez seme-alaben bila? Zeren/seme-alabak dauzkate.". (HEDOI ETXARTE, Louise Glucken larreak. Berria, 2019).
ANJEL LERTXUNDI IDAZTEARI BURUZ
. . . trazu bakarreko pertsonaia lauek ez dute funtzionatzen, irakurketa unibokoak ez dira sinesgarri, zentzu bakarreko bideek ez daramate inora, bertako paisajeak oso landare estimatuak ditu elipsia, anbiguotasuna, ironia, paradoxa, oso estimatuak ditu zomorroak, tximeletak, erleak bezalako bizialdi aldakorreko izakiak... Kafkak zomorro gisa irudikatu gintuen bere narrazio ezagunean: hizkuntza lagun, gure izaeran daramagu metamorfosia. (Anjel Lertxundi. "Buruan daramagun gauza ilunen zama. 2018ko urriaren 14. Berria).
BOHUMIL HRABAL IDAZLE TXEKIARRAREN DESKRIBAPENA ESAN BEHAR DUGUNARI BURUZ
Guztioi ere batere kalterik ez Bohumil Hrabal idazle txekiarrek deskribatzen duen praktikak: "Hartu esan nahi duguna ahoan, miazkatu goxoki bat balitz bezala, xurgatu pattar kopatxo baten gisa, dastatu harik eta, alkohola bezala, gure barruan disolbatu arte, sentitu zerebroa eta bihotza bizi-bizi, eta utzi libre zainetan gora eta behera gure odolaren beroarekin bat egin arte. (ANJEL LERTXUNDI. Hitz beste. 2018. Berria).
BENITO LERTXUNDI (Musikaria)
. . . Askotan ibiltzen gara gauzen bila. Jakina, lana egin behar da kantua antolatzeko, baina badugu irrika bat, bila ibiltzeko. Eta zer da bilatzen duguna? Bada, idealizatutako gauza bat. Alegia, ilusi bat. ILusio baten bilaketak berak urrundu egiten du. Gauzek gu aurkitzen gaituzte, baina horretarako modu egokian egon behar duzu. Gauzak, egon, hor daude. (Mikel Lizarralde, Benito Lertxzundirekin elkarrizketa. "Aspaldi konturatu nintzen sakratuena askatasuna dela, gogo aske bat izatea". Berria, 2018ko urriaren 14a)
RELACION CON LA NATURALEZA
"Los científicos tenemos que entender que las contribuciones de la naturaleza son tan materiales como inmateriales, y viene ligada con la cultura de cada lugar y se ve con claridad en los pueblos más antiguos". En los pueblos indígenas, por ejemplo y según afirma Unai Pascual Garcia de Azilu, "normalmente, entienden la sociedad como parte de la naturaleza y desarrollan la reciprocidad; nosotros, sin embargo, tendemos a verla como un objeto externo al ser humano". (Ane Urkiri."Todo lo que nos aporta la naturaleza tiene siempre una perpectiva cultural". Gara 2018ko urtarrilak 19.
MARY STALLINGS JAZZEKO ABESLARIA ARTEARI BURUZ HAUSNARREAN
La tarea más importante de mi vida ha sido criar a mi hija, un proceso que me enseñó muchas cosas sobre la vida. La vida es dura pero hay belleza en esa lucha. Cuando tienes que cambiarte por otro ser humano que está a tu cargo, todo tu proceso de pensamiento cambia: te hace ingenioso, cambia tu perspectiva de modos que jamás habrías imaginado, pero eso es lo bonito, encuentras en tí a una persona que no sabías que podrías ser. Tu hijo te ayuda a descubrir de verdad quien eres. . . . Definitivamente, yo era otra persona cuando volví al negocio. En los años de silencio utilicé mi vida para profundizar en mi ate. Mi voz cambió, sí, pero me convertí en una mejor cantante. Puedes perder ciertas partes de tu voz mecánicamente pero ganas una riqueza que sólo la vida puede darte. . . . No puedo separar lo que significa madurar como ser humano y como artista. Son parte de la misma cosa. Madurar como ser humano es un don, te abre los ojos a muchas verdades profundas que hacen tu arte más interesante. (Juan G. Andrés. Mary Stallings abeslariari elkarrizketa. "No pienso en ser la mejor, sino en ser honesta. Diario Vasco, 27-07-2018).
ANDRES ROCA REY TOREATZAILEA
"En cada toro entrego mi vida. . . . Toreo porque me apasiona, me hace sentir vivo". .. "Me abandono, me dejo llevar...". (Andrés Roca Rey. Reuy de la plaza. XL Semanal, El Pais. 1606. 2018ko abuztuak5-11).
LAS ZONAS VERDES PUEDEN FAVORECER EL DESARROLLO DEL CEREBRO INFANTIL
La tesis defendida por Payam Dadvand, que reveindica zonas verdes en las ciudades para favorecer el desarrollo del cerebro infantil, "tiene precedentes en neoarquitectura", según Mora, autor de varios libros de referencia en su especialidad. "Los grandes estudios japoneses de arquitectura construyen considerando los criterios del neuroeducador, y se a visto, por ejemplo, que los colegios con grandes cristaleras con vistas al exterior, generan un efecto positivo en el rendimiento de los estudiantes". (Vázquez, Joseba. La verdad. La materia gris es verde. 2017ko azaroak 14).
ANJEL LERTXUNDI
... hitzaren poza, sinestu nahi duzunaren poza . . . hori gabe, dena materia indarge gertatzen da . . . hizkuntzaren bizipoza da hizkuntzari eusteko tramankulu ezinbestekoa. Eta bizipoz hori gabe, esaten diozunari ere ez diozu bizipoz emango. (Amagoia Iban. Esker on beste hitz. Berria. 2017ko ekainaren 9a).
IGNACIO ITURRIA margolariaren lanari buruz (Cadaqués herriko erakusketan)
". . . pinta las fuerzas invisibles, las emociones y sensaciones que nos unen a todos en la familia humana".
"La gente dice que yo pinto la condición humana. Yo lo que pinto es el estado psicológico de un lugar, es por eso que necesito estar en el lugar".
(Cadaqués herrian hartua, 2016ko udan, liburu erakusketa hontatik: Edward M. Gomez. New York. Times. 1998ko apirilaren 14ean).
EMATEN UZTEA. "DEJARSE DAR"
... contactar con el mundo, en una relación que para mí es de ida y vuelta, que implica el mundo, lo comunica conmigo en sus distintas formas y ese mundo entonces me da y yo me dejo dar. Eso que María Zambrano dice y que es tan sencillo de decir: "dejarse dar", hacerlo en la práctica es tan difícil, porque de entrada nos cuesta mucho dejarnos dar, tenemos esquemas, imágenes previas con las que miramos el mundo y cuando alguien nos habla, la primera objección que hacermos es ponerle nuestro esquema.
(Simone Weil frantses filosofoa1909/1943).
EKONOMIA ZIRKULARRA
... hoy el consumidor castiga a la empresa que daña el medio ambiente y que tiene malos comportamientos sociales, lo hemos visto con Inditex en Bagladesh, las pelotas de Nike en Pakistán, Volkswagen y la contaminación
Solo corrigieron sus prácticas por la presión ciudadana internacional?
También deben innovar en el nuevo paradigmo de economía circular si no quieren quedarse atrás.
¿Como ha sucedido este cambio?
Comenzó en los años sesenta. Los Paises Bajos encabezan la integración de la economía circular, pero el crac del mercado del 2008 lo está acelerando. El desempleo que se generó en EE.UU. desarrolló el espíritu emprendedor y la aparición de nuevos modelos de trabajo.
¿No tiene marcha atras?
El sueño americano triunfar y poseer, está agotado; cada vez más disponemos de má información que nos confirma que poseer no da la felicidad. Los jóvenes no compran coches ni barcos, ni vestidos de boda, ni casa... los usan.
¿Lo que se vende es el acceso?
Sí, estamos pasando del poseer al compartir; ese será el gran cambio, y las empresas dejarán de vendernos productos para vendernos servicios, donde cabe todo, hasta una bombilla.
(Koan Vikoren, La Vanguardia egunkaria, 2016ko abustuaren 24a.)
IKUSTEN IKASTEA
Si las puertas de la percepción se depurasen, todo apracería a los hombres como realmente es: infinito. Pues el hombre se ha encerrado en sí mismo hasta ver todas las cosas a través de las estrechas rendijas de su caverna.
...ver el mundo en un grano de arena
y el Cielo en una flor silvestre.
Abarca el infinito en la palma de tu mano
y la eternidad en una hora. (William Blake, 1757, poeta eta margolaria).
IBAIAREN HOTSA BIZIRIK SENTITU BEHAR DUT
Ibaiaren hotsa bizirik sentitu behar dut; ez badago bizirik, ez dit balio. Hirian, geldiarazita dago ibaia.
(Annea Lockwood musikagilea. BERRIA egunkaria. 2016ko apirilaren 28a)
ARGAZKIEK ARIMA SENDATZEN DUTE
Zeure buruaren argazki eder batek sendatu egiten zaitu. Autore askok diote edertasuna egia dela, eta egia, edertasuna. Arteak sendatu egiten du. Ez dut esan nahi nire argazkiek gaixotasunak sendatzen dituenik, baina arima, behintzat, osatu egiten dute.
(Oihana Marco argazkilaria. BERRIA egunkaria. 2916ko apirilaren 29a).
"LA PRÁCTICA DE LO SALVAJE" liburutik hartua
Debemos enraizarnos en la oscuridad de nuestro ser más profundo. (12 or.)
(Gary Snyder. Ardora ediciones).
"LA MENTE SALVAJE" liburutik hartua
La mente salvaje refleja la verdad esencial de nuestro ser primigenio, nuestro viejo ser animal y espiritual. (309 or.)
La lengua es como nuestra madre naturaleza; su orden es tan poderoso que tiene espacio para ser salvaje en un noventa y nueve por cien. (303 or.).
(Gary Snyder. Ardora ediciones.
LA NATURALEZA NOS ACEPTA Y RECONOCE TAL Y COMOS SOMOS
En nuestra vida en sociedad, muchas veces nos comparamos con los demás y sentimos que somos peores y sufrimos. Con la naturaleza eso no ocurre así. La naturaleza nos acepta y nos reconoce tal y como somos.
(Naomi Kawase "Una pasteleria en Tokio" filmaren zuzendaria. D.V. 2015ko azaroak 6.
AHOTSARI BURUZ
Ahotsa, phone, esanahiaren erreinuan harrapaturik dago. "Filosofiak ez dio ahotsari, bokalikoari, semantikotik haratago inongo balaiorik ematen. Ez du onartzen ahotsak lehentasuna duela hitzarekiko. Ahotsa esanahiaren menpe deago erabat. [...] Menpekotasun hau erabakigarria da. Esfera akustikoa ikusmearen esferaren mende baitago", idazten du Adriana Cavarerok. Metafisikaren historia hitzaren desbokalizazioaren historia da Cavareron esanetan. Tradizio metafisikoaren egiak hitza eta begiari lotuta jarraitzen du, logozentriko eta ikuszentriko izaten. Ahotsak, ordea, ahoa behar du, ahoa eta entzungo dituen belarriak. CAVARERO, A. (2003).
(Rozas, Ixiar. Beltzuria. Pamiela. 2014. 189-90 or.).
EMOZIOEI BURUZ
Nire ustez, pintura ez da soilik ikusten dena, baizik eta atzean zer gertatzen den ere, eta horrera ailegatzeko atea emozioak dira. Ni emozioarekin saiatzen naiz ikuslea harrapatzen... ikaragarria da nola lor dezakezun hain medio pobreekin, hain medio antzinakoekin oraindik ere garaikide izatea...
(Jesus Mari Lazkano margolariarekin solasean. D.V. 2015ko apirilak 12).
BIBRAZIO-FREKUENTZIA
432 hertzios es la frecuencia vibracional de la Naturaleza.
Esa es la afinación magnífica, la que beneficia las células de los seres vivos, de la Tierra.
(Aunque 528 Hz sea la frecuencia de la vida, la creación y el amor, la frecuencia transmitida por el sol; pero demasiada alta tal vez como afinación musical).
Hubo un tiempo, a partir de 1939, en que se aceptó internacionalmente afinar la nota LA en 440 hertzios, pero no resulta armónico con el Ser. Hoy ya existen muchos grupos musicales que afinan en 432, y ciertas sensibilidades que captan la diferencia al oírla.
(Laura Agirre.Diario Vasco. 7/01/2014).
NOR BERE BURUAREN JABE EGITEA ZER ZEN
Gure amak esaten du hori, asko. "Gatzaren ardurea hartzen dozunean...", "Ondiño honek ez dabe gatzaren ardurea hartu!". Alegia, "zentzatu", "zentzura etorri". Gatzaren ardura hartzeak esan nahi du nor bere buruaren jabe egitea, autonomoa, indepentea...
KALTZAKORTA, Javier. "Ahozkoa ikertzen gabiltzanok inor baino nostalgikoagoak gara". Administrazioa euskaraz, 2013ko urria.
LIAN NAIN
Nik lehen obraren ikuspegitik eta proiekzioaren ikuspegitik aritzen nintzen lanean. Baina Timorren aldatu zen hori, Lian Nain izenekoei esker. Hitzen maisuei esker, alegia. Zenbat herri txikitan, isilik egoten diren gizonak dira Lian Nain izenekoak. Ezer esan gabe ematen dute eguna: entzuten. Hori da haien egitekoa eta erreberentzia handiz tratatzen ditu jendeak horregatik.Timorren ez dute izan idatzizko tradiziorik eta isilik dagoen tipo hori da komunitatearen memoria gordetzen duena. Entzule bat da, entzuten dituen hotsen arteko bereizketarik egiten ez duena. Berdin entzuten ditu bere auzokideek esandakoak, naturak adierazi nahi duena, eta aintzinako jainkoek xurxurlatzen dutena. Eta ez du ezer erraten, ezer galdetu ezean. Zerbait galdetuz gero, orduan hasten da bere errituala. Aurrean dituenei eskerrak ematen dizkie, eta bere azalpena botatzen hasten da gero. Eta bat-batean konturatzen zara entzuteak zer inplikazio politiko duen, eta hor izan zen aldaketa niretzat. (Xabier Erkizia, Berrian, 20130ko abuztuaren 31)
MAITATZEA
Guk nahi dugun bezala ikusten dugu, baina maitatzea, nire ustez, bestea den bezalakoa ikustea da. (Mariluz Esteban, D.V. 2013/7/7).
BERE ARTELANARI BURUZ ESANDAKOA
Busco una obra que sea como una lente capaz de conducir la mirada y a través de la cual uno pueda, casi necesite desembarazarse del pensamiento...
...Mi intención ha sido lograr una atmósfera de fluida transparencia, de comunión con cierta energía de lenta expansión, esa energía que se refiere a la sensibilidad y a la emoción, o a una vivencia poética. Quizás haya un aspecto espiritual o místico, pero no creo que sea específicamente religioso o sagrado.(Jose Mª Iturralde: Alxerri galerian, 2013ko uda)
IRAUPENA
Ezerk ez du irauten, erabilgarria ez bada. (Andres Manterola, Zegama, Urbia eta Aizkorriko artzantza, 17. or.)
ATMÓSFERA (GIROA)
En la India hay un término que se usa para el teatro, rasa, que define una atmósfera. Y eso es lo más importante, también para la obra de un artista: la atmósfera. Hoy en día teorizamos demasiado sobre todo, también sobre el arte. Se sueltan grandes rollos y se escriben grandes libros sobre un artista o sobre su obra. Y yo creo que al final hay que hacer stop y detectar esa atmósfera. (Koldobika Jauregi eskultorea. Deia 25/8/2012)
PERFORMANCEA
...performancea egoera bat da. Zu hasten zara egiten pentsatuta zeneukana, baina, gero, agian, istripua dela eta, performanceak beste bidea hartuko du; baina niretzat istripu hori performancearen parte da. Une horretan gertatzen dena, egitea pentsatuta neukana baina askoz ere garrantzitsuagoa da. (Esther Ferrer. 2012/8/15. Berria).
ARIMEN ARTEKO KONEXIOA
Musika kontzierto batek beharko luke balio konexioa sortzeko elkarren arimen artean. Ostera, musika bakarrik entzuteko irrikan bazaude, jartzea daukazu CD bat eta, besterik gabe, entzun. (Termirkanov, San Petersburgoko orkestra filarmonikaren zuzendaria. Donostian, 2012/8/26).
SOINU-PAISAIA
Ipuin-kontaketa batean, entzuten den guztia da garrantzitsua, ez bakarrik kontalariaren hitza,baita kontatzeko lekuan bertan entzuten den soinu-paisaia ere. Horregatik, beharrezkoa da kontatzerakoan kontuan hartzea ez bakarrik ipuina, edota entzulea,baita uneko soinu-paisaia bera ere. Modu horretan, ipuinak edukiko du bolumen gehiago eta, noski, misterioa, ikusezina ikusgarri bihurtzen duelarik.
(Hildegard Westerkamp-en inspiraturik. 2011/09/02).
KANDELA
Kandela
desegiten
desegiten
eta desegiten
eta kandelak
argia
argia
eta argia egiten (Pello Añorga. 2011, udaberria)